2017-2018 ikasturteko gaia KULTURA ANIZTASUNA da.

2018(e)ko apirilaren 19(a), osteguna

ESKOLA FOROAK


Apirilaren 18 eta 19an, Herri Ametsa Ikastolako Agenda21eko LH eta DBHko ordezkariak Cristina-Enean bildu dira ikasturtean zehar hartutako konpromisoak eta udalari egindako eskaerak aurkezteko. Hona hemen guztiak:

KONPROMISOAK:


1. Kanpotik datozen umeei euskaraz hitz egiten erakutsiko diegu.

2. Desberdintasuna aberasgarria da eta beraiengandik ikasten saiatuko gara.

3. Pertsona guztiak berdin tratatuko ditugu nahiz eta beste kultura batekoak izan.

4. Hiri-ondarearen balioaz ohartzen saiatuko gara, ez soilik eraikuntzen eremuan, baita, esaterako, hiriko paisaia eta parkeei dagokienez ere: elkarbizitza bideratzen dutelako eta nor garen ulertzen laguntzen dutelako.


5. Jarrera baztertzaile eta arrazistak ekidingo ditugu: inguruan daukagun eta desberdina den horrekiko errespetuz eta jakin-minez jokatuko dugu.

6. Ikastola mailan, Harrera Plana berrikusi eta kultura aniztasun zein kulturartekotasun kontzeptuak dokumentuan kontuan hartzen direla bermatu.

UDALARI ESKAERAK:
1. Laguntza gehiago eta baliabide gehiago kanpotarrak euskara ikas dezaten.
2. Espazio bat ireki familia eta kultura desberdinen arteko trukea egin ahal izateko.


3. Bizi-baldintza hobeagoak edukitzeko, etxebizitzak,diru laguntzak… bermatzea.



4. EHOPB dokumentua, hau da, Eraikitako Hiri Ondarearen Plan Berezia, aldian-aldian berrikusi, eguneratu eta bertan adierazitakoa errespetatzea.

5. Besteak beste, kultura aniztasun eta kulturartekotasunean lan egiten duten elkarteak babestea: azpiegitura eta baliabideak haien esku jarriz eta haien lanak oihartzuna duela ziurtatuz.


6. Donostia kultura aniztasun eta kulturartekotasunarekin konprometitua dagoen hiria izan dadin, kontzeptuok bultzatzen dituen jarduera plan bat osatzea eta plan hori aurrera eramaten dela bermatuko duen aurrekontu-sail bat egotea.





2018(e)ko otsailaren 22(a), osteguna

2018(e)ko otsailaren 6(a), asteartea

Eskerrik asko beste behin ere!


Eskerrik asko zuen laguntzagatik! 
Elikagai andana bildu dugu eta Piztu Itxaropena karabanak Saharara eramango ditu.









2017(e)ko abenduaren 20(a), asteazkena

2017(e)ko abenduaren 18(a), astelehena

HHko GABONETAKO KANPAINA

Abenduaren 4 eta 5ean, Haur Hezkuntzako ikasleek munduko familia eta jolasak ezagutu genituen. Oso momentu dibertigarriak izan genituen, eta hamaiketako osasuntsua ere jan genuen.
Indartsu eta pozik bukatu genuen astea.





2017(e)ko azaroaren 21(a), asteartea

ASTE BERDEA

Hona hemen Aste Berdeko argazki eta bideo gehiago!

ARGAZKIAK


HHko bideoa

https://www.youtube.com/watch?v=Sh4rBvUKdfY

DBHko bideoa

https://www.youtube.com/watch?v=xQBHf-4tRPs


2017(e)ko urriaren 30(a), astelehena

ASTE BERDEA

Urriaren 23tik 27ra bitartean, ASTE BERDEA ospatu dugu Ikastolan.KULTUR ANIZTASUNA ardatz harturik, hainbat ekintza, jolas, irteera eta hormirudi egin ditugu.
HH, LH eta DBHko ikasleak hasi gara dagoneko gaiaren nondik norakoak aztertzen, inetresgarria benetan!
Hemen dituzue argazki batzuk!


2017(e)ko urriaren 18(a), asteazkena

PATRUILA BERDEA MARTXAN DA DAGOENEKO!

Aste berdea iristear dago eta A21 ordezkariak lanean hasi dira dagoeneko.
Hemen ditugu DBH eta LHko langileak!




DBH


LH





2017(e)ko irailaren 19(a), asteartea

KULTURA ANIZTASUNA da aurtengo gai berria!

Ikasturte berri hasi dugu eta badaukagu iada Agenda 21 dagokion gai berria:

GIZA-ANIZTASUNA! ANIZTASUN KULTURALA! 



NORK AGINDU DU MUNDU KOLOREBAKARRA,
EGUNERO IRTEN AHAL BADA OSTADARRA?

2017(e)ko maiatzaren 8(a), astelehena

DBHko Agenda 21eko ordezkariak Cristina Enean, eskolen arteko foroan


Joan den asteazkenean, DBHko Amaia Arrieta, Olaia Barriuso, Maider LarraƱaga eta Varun Guillenea Cristina Enean izan ziren, han ospatu baitzen Donostiako eskolen arteko foroa. Bertan, hainbat ikastetxetako ikasleekin partekatu zituzten ikasturtean zehar bioaniztasunarekin lotuta egindako lanak, hartutako konpromisoak eta udalari zuzendutako eskaerak.



2017(e)ko urtarrilaren 26(a), osteguna

Nahi gabe klima-aldaketa 40 urtez erregistratu zuen ermitaua



Billy Barr-ek dena utzi zuen 1973an, eta AEBen bihotzean dagoen Colorado estatuko Elk mendilerrora ihes egin zuen, Gothic Mountainen abandonatuta zegoen etxola batean bizitzeko.Erabaki hori hartu zuen hirian "geroz eta deprimituago" sentitzen zelako, adierazten du berriki The Atlantic-i emandako elkarrizketa batean. 

Bertan, mendian erretiratua, elur-maila eta animalien aztarnak erregistratu zituen egunero, bai eta udaberria bazetorrela esan zieten lehenengo txori-kanten datak ere. Guztia bere koadernoan apuntatzen zuen. "Kerosenoaren argipean ezin zen besterik egin". Denborarekin, elurra geroz eta beranduago urtzen joan zen. Zerbait ari zen gertatzen. Baina, "arranopola, ez!", dio Barr-ek. "Garai hartan ez nekiuen zer zen klima-aldaketa". 

Albistea osorik irakurtzeko sakatu HEMEN.

2017(e)ko urtarrilaren 23(a), astelehena